Josu Larreategi: "Ez zait axola zenbatek galtzen duten maila"

Xabier Urtzelai 2012ko ira. 28a, 08:00

MUko entrenatzaile Josu Larreategik ez du aurtengo denboraldian kalkulagailuaz ibiltzeko asmorik. Aspaldian ezagun egin den partiduz partidu leloa muturreraino eraman nahi du, eta sinistuta dago denboraldi txukun bat egiteko gauza direla: "Aurrekoan galdetu zidan jokalari batek ea zenbat talde jaitsiko diren aurten. Ez dakit, eta ez dut jakin nahi". Hala, Mondragon Unibertsitateak zapatuan hasiko du liga, Askartzaren kontra Iturripen, 18:00etan.

Eskoriatzakoak baditu baikor izateko arrazoiak, iazko talde bera mantenduko dutelako eta jokalariek iaztik hona beste urtebeteko esperientzia izango dutelako: "Eta hala ere, kategoriako talderik gazteena izango gara. Gure batezbestekoa 20-21 urtekoa da, eta egia da arlo fisikoan kontrarioek abantaila izango dutela. Aurre-denboraldiko torneoetan ikusi dugu besteek ze jokalari indartsuak dituzten. Guk, berriz, beste arlo batzuetan oinarritu beharko dugu gure jokoa, orain arte moduan".

Liga oso parekatua
Mondragon Unibertsitateak bihar hasiko du liga, 18:00etan: "Harmailetako berotasuna eskertuko dugu", dio Larreategik. Jakinda, gainera, ligako kontrario gogorretakoa izango dutela aurrean: "Askartza esperientzia handia duen taldea da. 30 urtetik gorako hainbat jokalari ditu, EBA mailan jokatu izan dutenak". Hala, Bizkaiko talde horrekin batera, Larreategik ligako talde gogorren gainean egin digu berba: "Sekyk bi fitxaketa on egin ditu, eta itxura ona du taldeak. Zarautz ere aurrealdean ibiliko da, eta Tolosakoek ere urte asko daramatzate batera".
Gainontzekoen artean, baina, parekotasun handia aurreikusten du Eskoriatzakoak: "Oso urte lehiatua izango da. Uste dut averagea oso garrantzitsua izango dela, erabakigarria, eta etxeko puntuek balio handia izango dutela". Horregatik beragatik, biharkoak asko balio du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak