Iban Velasco: "Ez da atsegina azken orduan jakitea ez dudala Piamonten eta Lonbardian korrituko"

Xabier Urtzelai 2012ko ira. 25a, 23:41

Arrasateko txirrindulariak twitter-en esan berri du ez dela Piamonteko eta Lonbardiako lasterketetan egongo, taldeak azken orduan hala aginduta. Arrasatekoak barneratuta zeukan talde laranjaren erabakia, kontratua ez luzatzearena, eta berdin entrenatzen ari zen, denboraldi amaiera ona egin eta agurra orain arte moduan egiteko, lanean. Baina ez da posible izango, ezingo du Italian korritu. Hitzordu horiek alde batera utzita, urteko azken hitzordua Txinan du Velascok, baina ikusi egin beharko da Arrasatekoak, dagoeneko, azken lasterketa korritu ez duen. Ez luke halakorik mereziko.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak