Mendizaleen Oroimen Egunera, bide zaharretatik

Xabier Urtzelai 2012ko ira. 17a, 00:06

Besaide mendi elkarteko lagunek proposatuta 08:30ean abiatu da koadrila polita Besaiderantz, urteroko hitzordura joateko asmoz, Oroimen Egunera. Eguraldia lagun, sasoi batean gehiagotan erabiltzen zituzten bideetatik egin dute mendi itzulia, Udalatik zuzen joan beharrean.

Besaidekoen asmoa zen Meatzerrekatik gora egitea, Salturriko baserritik pasa eta Txukurrilloko bidetik Labasturrera, handik Besaidera jaisteko. Baina egia da garai bateko bide zaharrak erabiltzeko egun zailtasun bat baino gehiago dagoela, eta denak ez ditu naturak sortu, eta bai gizakiak. Oztopo horiek gaindituz, asmoa zen 10:30erako Besaidera iristea, orduan hasi behar zituzten-eta ekitaldiok, Elorrioko mendi elkartekoek antolatuta.

Oroimen Eguneko egitarauari dagokionez, txistulari eta txalapartariek ongietorria egin diete mendizaleei 10:30ak aldera. 11:00etan meza entzun dute, eta ondoren dantzari eta txistulariak izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak