Mondragon Unibertsitatearen Diseinu Berrikuntza Zentroa inauguratuta

Miren Arregi Amasorrain 2012ko eka. 29a, 20:35

Diseinu berrikuntza gunea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak. Goi eskola politeknikoko eraikin bat berriztu eta egokitu dute; industria diseinuko laborategiak egin dituzte han eta horietan ekipamendu bereziak ipini. Instalazio berri hauekin, urrats garrantzitsua eman du Mondragon Unibertsitateak, Diseinuaren berrikuntza eta ikerketa sustatzeko bidean.

Goizean inauguratu dute zentroa eta bertan teknologia eta inguruko enpresetako ordezkariak batu dira; baita, Eskola Politeknikoko errektore Josu Zabala, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologia sailburuorde Juan Goicolea, Zuriñe Gomez de Balugera, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa zuzendaria, eta IHOBEko iraunkortasun zuzendari Ignacio Quintana. Guztiek nabarmendu dute, bizi dugun mundu mailako krisi egoera honetan, ezinbestekoa izango dela berrikuntzan, industria diseinuan, jasangarritasunean edota hezkuntzan etengabe eragitea.

Birgaitu den eraikinak 2000 metro koadro ditu eta laborategi eta tailerrek horien laurdena hartzen dute. Bost laborategi ipini dituzte guztira; lehena, pertzepzio eta interakzio laborategia; bigarrena, ekodiseinura bideratutakoa; hirugarrena maketak egiteko tailerra; irudien laborategia ere badago eta azkenik, sorkuntza gela.

Zentroaren lana, bi ikerketa lerrotan oinarrituko da, bata iraunkortasunarekin eta ekoberrikuntzarekin loturikoa izango da, bestea, berriz, esperientziak diseinatzera, interakziora eta diseinu esklusibora bideratua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak