Domeka iluntzean kale ikuskizunak aukeran

Usoa Agirre 2012ko eka. 22a, 15:14

Domekan kale antzerkiaz gozatzeko hiru hitzordu izango dira. Eta guztiendako aukera izango da, bai haurrendako, eta baita nagusiendako ere. Teatrino die Piedi antzerki taldeak hasiko du kale-antzerki maratoia.

Italiako jatorriaz

Teatrino die Piedi antzerki taldeak Sonata a cuatro pies antzezlana eskainiko du. Egia esateko, Laura Kibel artista italiarrak osatzen du talde hori. Ikuskizun horrek bisualki oso animazio berezia du, Kibelek bere gorputzeko atalak erabiltzen dituelako txotxongiloei bizia emateko: eskuak, hankak, belaunak... Eta dekorazioak ere berak propio sortutakoak dira. Hala, atzerritik badator ere, umeek ez dute antzezlana ulertzeko arazorik izango, ez du-eta berbarik egiten.

 

Trapu zaharra, Seberren

Kale antzerkiarekin jarraituz, Trapu Zaharra taldekoek emanaldia egingo dute Seber Altuben, 20:00etan. Talde hori duela 30 urte sortu zuten, eurek dioten moduan, "handinahi handirik gabe, eguneroko bizitza aurrera atera ahal izateko eta egindako ekintzekin dibertitzeko asmoz". Asmo berekin jarraituko dute; hau da, kale antzerkiko gertutasunaz ikusleak entretenitzea. Besteak beste, Aberiak, El Pisito eta Camping renove lanak egin izan dituzte urte hauetan guztietan, eta seguru Seberren batzen direnek tarte ederra igaroko dutela.

'Bodologuak' Monterronen

Eta barrezka jarraitzeko Seberretik Monterronera (23:00) Mikel Pagadik, Egoitz Lasak eta Nagore Aranburuk egiten duten Bodologuak lanaz gozatzera: euskalduna izatearen burukominak, Elizaren mundu zoragarria, elkarte gastronomikoak, euskaldunon oporrak, opari eta detaileak, etxeko animalien arropak, euskaldunok eta teknologia... Denetariko gaiak, eta denetan ere, umorea, gurea, euskalduna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak