Dragoi-janean, euskal giroa eta jokoak gauerdira arte

Maider Arregi 2012ko eka. 22a, 14:01

Dragoi-jana San Juan jaietako egitarauan ondo errotutako ekintza da. "Partaide leialak ditu eta ekintza dagoenetan estimatzen dute. Beraz, aurreko urteetako ildo beretik joango da jaia. Afari mundiala eta euskal giroa gauerdira arte San Juan egunean", azaldu digu Itxaro Artola AEDko kideak. Egunean bertan, arratsaldetik gauera arte hogei bat lagunek lanean jardungo dute. AEDko eta Erdu-AEK-ko kideekin batera, Ttak! AEDko gazte talde berriko kideak ere izango dira.

Urtero bezala, 400 txuleta erreko dituzte. "Kopuru horrekin seguru lan egiten dugu, neurria hartu diogu. Azkeneko urteetan jendea txartel barik geratu da, baina, oraingoz, ez dugu igoko kopurua. Zaila da 400 txuletatik gora ordubetean erretzea, ia ezinezkoa, eta horrek ekarriko luke batzuek oso berandu afaldu behar izatea. Gero, plazan ere, 400dik gora lagunentzako azpiegitura jartzeak plaza osoa okupatzea eskatuko luke, eta horrek asko baldintzatuko lituzke afaria girotzeko antolatzen ditugun ekintzak", dio.

Euskaraz jo ta fuego da leloa, dragoi-jana herri afari hutsa baino gehiago delako; jai giro euskaldunean gozatzeko ekintza delako. Azkeneko bi urteetan bezala, Dragoi Tribiala izango da ikuskizun nagusia. Horrez gain, trikitilariekin kantuan egiteko aukerarik ere ez da falta izango. "200 txuletatik gora ekarriko ditugu. Txuleta bakoitzak kilo erdi izango du. Gainera, erretzaile ia profesionalak ditugu antolatzaile taldean. Lauzpabost lagun ariko dira su eta gar artean eta izerdi-patsetan", gaineratu digu Artolak.

Txartelak AEDn, Iratin, Monten eta Kajoin. Saldu ez direnak afariaren aurretik (19:00), plazan erosi ahal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak