Inazio Azkarragaurizar: "Pribilegiatua sentitzen naiz jaiak iragarriko dituen agur hau idazterakoan"

Goiatz Arana Begiristain 2012ko eka. 22a, 13:20

Arrasateko alkatea izanik, berari egokitu zaio 2012ko Sanjuanak iragarriko dituen agurra idaztea. Urte hau "oso berezia" izan dela beretzat eta "pribilegiatua" sentitzen dela esanez abiatu du idatzia eta "urte guztiko neke eta tentsioak sutara botatzeko unea iritsi" dela gehituz jarraitu. Hona hemen, agurra osorik.    

"Urtea pasatu da ziztu bizian, urte hau oso berezia izan da niretzat eta pribilegiatua sentitzen naiz jaiak iragarriko dituen agur hau idazterakoan.

Urte guztiko nekeak eta tentsioak sutara botatzeko unea iritsi da. Arrasatearron ilusioak berritzeko edo aspaldiko asmoak betetzeko Sanjuanetako gau magikoa dugu momentu aparta.

Herritarron jaiak izatea nahi izan dugu, guztionak. Horretarako, festa-eredu parte hartzailea sustatzen saiatu gara, dagoenetik abiatu eta berria eraikitzeko, arrasatearrok arrasatearrontzat egindako jaiak izan daitezen.

Jaietako aurrekontua estutu beharra izan dugu, baina gure gogoak eta ilusioak gorakada berezia izan dute. Arrasatearrok izan behar gara, ezinbestean, San Juan suaren garrak bizituko ditugunak.

Prestatu dugun egitaraua denon gustukoa izatea da gure asmoa, helburu horixe ardatz hartuta buru-belarri ibili gara eta.

Jaiak nahi bezala gozatu ezin dituztenak bereziki gogoan ditugu, baita arrazoi ezberdinengatik urrun daudenak ere.

Konplexu, buruhauste eta nekeak alde batera utzi. Eta izan daitezela Sanjuanak guztientzako askeak, eraso sexistarik bakoak.

Askatu ditzagun barruko sorgin eta deabruak! Sanjuanetan zsu!!

Gora, Arrasate!!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak