Errozio erromeria uztailaren 1ean

Aketz Zubia 2012ko eka. 21a, 15:33

Urtero bezala, uztaileko lehen domekan, uztailak 1, elkartuko dira Zigarrolako Arruena parkean. Al-Andalus elkartekoek egitarau zabala prestatu dute andaluziarrentzat horren garrantzitsua den jaia ospatzeko. Aurtengoa 22. edizioa izango da euren ohiturak eta ereduak Arrasaten ezagutarazten.

Errozio Erromerian parte hartuko dutenei Al-Andalus elkartean harrera egingo diete 9:30ean, eta,  bapo gosaldu ondoren, Al-Andalus abesbatzak Errozioko salbea abestuko du. 10:00etan, Errozioko Ama Birjinaren irudia aterako dute elkartetik. Kantuen artean lore eskaintza egingo diote Ama Birjinari. 10:30ean, meza ospatuko dute Santa Teresa elizan, eta Sueño de Aldalucia taldeak dantza batzuk eskainiko ditu. Mezaren ondoren, eliza kanpoan egongo diren zaldiak hartu, eta Arruena parkerako bidea egingo dute guztiek, Alegria de la Sierra musika taldearen laguntzarekin. 19:00etan, Zigarrolako Arruena parkean Sevillanak dantzatu ahal izango dituzte eta Al-Andalus abesbatzak Agur Erregina Erroziokoa salbea abestuko du Ama Birjina agurtzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak