Iñigo Arregiren 'Zeru ertzari begira', Trapagaranen

Ubane Madera 2012ko eka. 20a, 19:44

Gorriz jantzita, corten altzairuan eginda, hiru metrotako altura duen Iñigo Arregi arrasatearraren lan deigarria ikusgai dago Trapagarango Meatzaldea Goikoa parkean (Bizkaia), Ustion lakuari begira. Zapatuan, ekainaren 16an aurkeztu zuten, besteak beste, Nestor Basterretxea artista gonbidatu zela, eta dagoeneko erakarri ditu hamaika begirada. Hain justu ere, 'Begirada' zen Arrasateko artistaren lanaren izena proiektua zenean oraindik, baina behin parkean jarrita 'Zeru ertzari begira' izena ipini dio gorri koloreko eskulturari. 

Basterretxearekin batera, zapatuko ekitaldian, besteak beste, Mikel Lertxundi, Iñaki Ruiz de Egino, Egoitz Iñurrita, Victor Arrizabalaga, Dora Salazar eta Iñaki Olazabal artistak izan ziren.

Euskal eskulturagileen museo irekia

Izan ere, proiektu zabalago baten lehen oinarria da Arregiren lana,: euskal eskulturagileen museo ireki bilakatu gura dute Meatzaldea Goikoa parkea. "Ikusi dugu euskal eskultura gainbeheran dagoela 70-80ko hamarkadatik, eta Chillida, Oteiza edo Mendiburu moduko artisten lanean zentratu dela. Uste dugu ezinbestekoa dela eskulturagileei bultzada ematea, eta parke honi esker herritarrek gaur egun egiten dutena ikusi ahal izango dute", adierazi zuen Gillermo Olmok, ekimenaren bultzatzaileak.

Bisita gidatuak Olmok jakinarazi zuen, halaber, oraingo astetik aurrera parkean bisita gidatuak egingo dituztela zapatu eta domekan, 11:00etan eta 12:30ean. Eta iragarri du hiru aste barru Iparraldeko artistekin elkartuko direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak