Baserriko produktuak mundu zabalekoekin batera, zapatuko azokan

Ubane Madera 2012ko eka. 18a, 10:46

Sahararrek, pakistandarrek eta hegoamerikarrek parte hartu zuten. Munduko zapore exotikoak, baina zelanbait "gureak" ere badirenak eraman zituzten baserritarren azokara. Gustura geratu ziren eurak, eta gustura arrasatearrak eta gainontzeko bisitariak ere.

Pakistango eta Saharako tea, Hegoamerikako arepak, cus-cusa... munduko zapore exotikoak, baina era berean, zelanbait "gureak" ere badirenak eraman zituzten zapatuan baserritarren azokara. Guztiak ere, gure artean bizi diren

Hainbat etorkinek herrikideei emateko prestatutakoak ziren. Eta aipatzekoa da arrasatearrek eta gainontzeko bisitariek gogo eta gustu onez dastatu zituztela jakiok, eta zela prestatzen diren ikusi ere bai. "Oso pozik gaude gu eta oso pozik ibili dira eurak hemengo kontuetan sartzeko aukera izan dutelako eta arrasatearrekin harreman zuzena izan dezaketelako, besteak beste", adierazi du Iraitz Agirrek, Bagara elkarteko ordezkariak. "Mundu guztia berdina dela esan nahiko nuke", mezua azpimarratu gura izan du, berriz, Brahimsalem Lehesen sahararrak.

Bagara elkarteak azoka bizi-berritzeko egitasmoaren baitan gauzatutakoa izan da zapatuko parte-hartze hori. Uda aurrekoak eginda, informazioa jasotzeko prozesua amaitutzat eman dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak