Ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du Arrasate Musikalek egubakoitzean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko eka. 14a, 19:59

Ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute Arrasate Musikaleko ikasleek bihar, egubakoitza, Amaia Antzokian. 100 ikasle baino gehiago igoko dira taula gainera: abesti ezagunak joko dituzte, tartean Deskontrolen Duintasunez eutsi.

Ikasturtea amaitzeko gutxi falta dute Arrasate Musikalen. Azken txanpan sartuta daude ikasle eta irakasleak eta horren harira kontzertua eskainiko dute egubakoitzean. Urtean zehar ikasitakoak etxekoen eta lagunen aurrean eskaintzea izaten da kontzertuaren helburua. Kontzertua egubakoitzean izango da Amaia Antzokian, 18:30ean.

Taldetan banatuta igoko dira taula gainera

Tailer musikaleko ikasleek hasiko dute kontzertua. Horien ondoren Hezkuntza bereziko taldea igoko da taula gainera Olaia Ramos irakaslearen aginduetara. Ondoren, Eli Auzmendiren soka taldeak eskainiko du kontzertua, eta azkenik Arantzazu Idigorasen ikasleak igoko dira Amaiako oholtzara. Besteak beste, Deskontrol arrasatearren Duintasunez eutsi abestia abestuko du Ane Arrondok Ane Maiztegi eta Maria Izagaren laguntzarekin. Ez da lehenengo aldia Deskontrolen abestia eskaintzen dutena.

Musikarien ondoren balet taldearen txanda izango da. Jana Fuentek zuzentzen duen taldeak mugimenduaren bidez musika adieraziko du.

Urteko balorazio ona

Egubakoitzeko kontzertuarekin ikasturtea amaitutzat emango duten arren, oraindik beste kontzertu batzuk egitea falta zaizkie, besteak beste, Aramaioko jaietakoa.

Arrasate Musikaleko ordezkariek ikasturtearen balorazio positiboa egiten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak