'Kooperatibak krisiaren aurrean' gaia landuko dute etzi Forokoop-en jardunaldian

Leire Kortabarria 2012ko eka. 11a, 19:00

Kooperatiba-eztabaidarako Forokoop erakundeak Kooperatibak krisiaren aurrean delako gaia aukeratu du aurtengo jardunaldia egiteko. Seigarren edizioa da. Garaia Berrikuntza Gunean batuko dira etzi, eguaztena.

Goiz osoko egitaraua antolatu dute, eta krisiak eta kooperatibismoa hainbat ikuspuntutik aztertuko dituzte. Tartean, bi alde biko eztabaida izango dira: bat, Zein ekarpen egiten du kooperazioak krisiaren aurrean?, Pako Garmendia eta Inazio Iribarrekin; eta bestea, Kooperazioaren emaitzak, Antonio Pedreño eta Luis Mari Ullibarrirekin. Bietako moderatzailea Mariano Ferrer izango da. Kooperatiben Nazioarteko Urtearen gaineko bideoa eta irakurketa ere izango dira.

Bihar, martitzena, Jose Mari Larrañaga Forokoop-eko kidea elkarrizketatuko dugu Goiena telebistako Magazinean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak