Munduko azoken isla izango du Arrasatekoak

Ubane Madera 2012ko eka. 6a, 18:40

Azoka biziberritzeko egitasmoaren barruan, etorkinekin elkarlanean dihardute Ekin Emakumeak elkarteak eta Bagarak. Asmoa: gurean bizi diren etorkinen iritziak batzea eta partehartzea lortzea, Arrasateko azokarako. Hasierako partaidetza ekainaren 16ko baserritarren azokan gauzatuko da: etorkinek nork bere herrialdeko jakiak prestatu eta azokan dastatzeko ipiniko dituzte. Gaur, eguaztena, "proba" egin dute Ekin elkartearen kanpoko aldean, euren jakiak bertan prestatuz. 

Asia, Afrika eta Hegoamerikako etorkinekin dihardute lanean bi elkarteok urte hasieratik. "Euren azoken gainean galdetu diegu: zelakoak diren,  maiztasuna, zeinek egiten dituen erosketak… eta baita hemengoen gainean ere: ze igartzen duten faltan, zelako azokak iruditzen zaizkien…", kontatu du Tamara Perezek, Ekin elkarteko ordezkariak.

Azokak garrantzitsuago behar

Eta dagoeneko eskuratu dituzte erantzun batzuk: "Faltan igartzen dutela, esaterako, hemen azokek pisu handiagoa izatea, sarriago egitea; eta produktuei dagokienez, besteak beste, espezieak. Horrez gainera, produktuak freskoak izateak duen garrantziaz jabetzen diren arren, azpimarratu dute supermerkatuetako prezioak azoketakoak baino merkeagoak direla", dio Ekineko ordezkariak.

Zuzeneko traturik ez

Brigitte Castro kolonbiarrak eta ekimeneko parte hartzaileetako batek, berriz, zera gaineratu du: "Supermerkatuak hotzak dira, ez dago eroslearekiko zuzeneko traturik, eta produktu transgeniko larregi dago. Faltan igartzen dira, adibidez, produktu freskoak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak