Mondragonek 343 milioiko emaitzak lortu ditu eta lanpostuei eutsi die

Leire Kortabarria 2012ko eka. 5a, 10:45

Mondragon Korporazioak "modu egokian" itxi zuen 2011ko ekitaldia, arduradunek jakinarazi dutenez. Hala, 343 milioi euroren emaitza operatiboak lortu ditu, 2010ekoaren pare, eta aurreko urtean zeuden lanpostuak mantendu ditu.

Talde kooperatiboak 2011ko ekitaldiko emaitzak aurkeztu ditu eta, egoera ekonomikoa nozituta ere, aurreko urteko salmenten maila berdintzea lortu du (13.969 milioi euro), enplegua ere mantendu duela esan daiteke (83.569 pertsona, % 0,1eko atzerakada txikiarekin aurreko urtearekiko), eta 125 milioi euroren emaitza bateratuak lortu ditu, aurreko ekitaldian baino gutxiago izanik ere, krisiaren urterik txarrena izan den 2009koak bikoiztuta.

Emaitza horien arrazoi hauek aipatu ditu korporazioak: Mondragoneko negozioen eskaintzaren dibertsitatea eta nazioarteko merkatuetan gero eta presentzia handiagoa izatea; eta berrikuntzaren aldeko apustu irmoa, 2011n Industria Arloan egindako salmenten heren bat produktu eta zerbitzu berriak izan baitira, 5 urte lehenago ez zeudenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak