Paradisurako bidean, Amaia antzokian lehen geltokia

Txomin Madina Milikua 2012ko eka. 2a, 13:06

Atzo, egubakoitza, estreinatu zuen Doke antzerki taldeak 'Paradisurako atean' antzezlana Arrasateko Amaia antzokian, eta estreinaldia arrakastatsua izan zela esan daiteke: ez ziren gutxi izan obra ikustera joan ziren arrasatear eta kanpokoak, eta aktoreek eurek ere lan bikaina egin zuten Itziar Rekalderen zuzendaritzapean. Gaur, zapatua, beste emanaldi bat eskainiko dute, 20:00etan.

Mirenkarmele Zuazubiskar hil berri da. Hil bai, baina gure artean jarraitzen du oraindik ere: bere errautsak beilatokian jarri dituzte, eta handik pasako dira antzezlanak igarotzen duen orudubete inguruan bere senar Bittor, bere lagunak, bizilagunak, gaztetako amodioak eta senide gorrotatu eta gorrotatzaileak. Mirenkarmelek denak ikusiko ditu, denei egingo die berba, denei leporatu edo eskertuko die zerbait. Baina mamua da, eta besteek ez dute bera ikusiko, ezta entzungo ere.

Horrelaxe labur daiteke atzo Doke taldeak Arrasaten estreinatu zuen 'Paradisuko atean' antzezlanaren muina. Muina bakarrik, izan ere, jose Mari Velez de Mendizabalek idatzitako testuak beste hainbat alor, beste hainbat gai ere lantzen ditu. beti umore puntu bat atzean dela: batzuetan ezkutuagoa, beste batzuetan nabarmenagoa. Kronika osorik, Asteleheneko Goiena Paperean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak