Who The Bitch: jarrera, estiloa eta sentimendua

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko eka. 1a, 12:36

Who The Bitch talde japoniarrak itxi zuen atzo Kooltur Ostegunak ekimenaren bigarren ikasturtea. Lurrikara eragin zuten gaztetxearen agertokian; jarrera eta estiloa barra-barra, eta egiten dutena benetan sentitzen dutenaren ziurtasuna. Ikusmina piztu zuen Japoniako hirukotearen kontzertuak, 140 sarrera inguru saldu ziren-eta. Ez zuten 'feedback' larregi lortu ikusleendako errepertorioa ezezaguna zelako baina giro polita jarri zuten ikasturte honetako azken saioan. "Eskerrik asko" esanez amaitu zuten kontzertua; eskerrak eurei etortzeagatik eta antolatzaileei, Kooltur Ostegunak ekimenarengatik ez balitz ez genukeelako halako talde batez gozatuko. Datorren ikasturtean bueltatuko dira kalitatez musikatutako eguenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak