Elkartasun Doinuak 15 tabernatan eta gaztetxean, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko eka. 1a, 11:00

Herrira mugimenduko zenbait kidek antolatuta, Elkartasun Doinuak datoz bihar herriko 15 taberna eta gaztetxera, presoen eskubideen aldeko aldarrikapena denetariko doinu eta erritmoz bustitzeko asmoz. Orain arte Elkartasun Eguna zena musikan zentratu dute aurten eta horregatik aldatu diote izena jaialdiari: "Lehen herri bazkaria eta beste hainbat ekitaldi egiten ziren baina aurten beste era batera planteatu dugu eguna, musikan zentratuz. Izan ere, ez dugu gura galdu egun horretan herriko tabernetan sortzen den giro ederra. Datorren urtean ez dakigu nola egingo dugun baina printzipioz asmoa da aldarrikapen eguna urtero ospatzea", adierazi dute antolatzaileek.

Iaz baino antolatzaile gutxiago ibili dira aurten kontzertu gehiago lotzeko: "Talde ezberdinak ekartzen saiatu gara eta zaila izan da antolakuntza lana. Hala ere, bailarako zein kanpoko taldeak etorriko dira, askotariko doinuak lantzen dituztenak".  Era berean, lagundu duten tabernei eskerrak eman gura dizkiete eta herritarrei dei egin diete euskal presoen aldeko aldarrikapen egunarekin bat egin eta kontzertuez gozatzeko.

KONTZERTUAK

17:00-18:00
Mondra: RPL
Monte: Drop!
Ekaitz: Izate Faltsua
Jai-Zale: Bitter Honey
Irati: Azkaiter Pelox

18:00-19:00
Taupa: Lukas Priest
Osorik: Material Rechazado
Kajoi (Karpan): Garraxi
Arrasate: Mery May
Txondorra: Interprete Desconocido

19:00-20:00
Haizea: El Exterminio de la Raza del Mono
Dat: Sala & Iago
Iturriotz: Fight to life
Basati: 440
Iluntz: Revolutionary Brothers

22:30
Gaztetxea:
Eratu (Agurain, Gasteiz eta Ondarroa),
Revolutionary Brothers (Donostia)
One Trax Minds (Abruzzo, Italia)
Sarrera: Bost euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak