Who The Bitch talde japoniarra bihar, Kooltur Ostegunak ekimenaren bigarren urtea agurtzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko mai. 30a, 19:45

Amaitzera doa Kooltur Ostegunak ekimenaren bigarren ikasturtea. Asteon ikasturte honetako azken kontzertua: Japoniako Who The Bitch taldea eta euren "Junk Rock" doinuak. Beste urtebete eguenero gaztetxera kultur eskaintza zabala ekartzen. Jendeak 2erantzun du aurten ere: Zea Mays eta Iheskidek 400 lagundik gora erakarri zuten eta Nuevo Catecismo Catolico, Gramones eta Athom Rumbak, berriz, 200 lagun baino gehiago. Erregea eta bufoia bertso-antzerkiak ere sarrera ona izan zuen:160 lagun. Antzerkiak izan dira, baina kontzertuak nagusi. Eta zuzenekoetan denetariko doinuak, antolatzaileen helburu nagusietako bat Arrasaten ohikoak ez diren taldeak ezagutzera ematea delako.

Helburu horren adibide garbia da bigarren urteari amaiera emateaz arduratuko den taldea: Japoniako Who The Bitch. Tokioko hirukotea da, bi neskek gidatzen dutena –gitarra, baxua eta ahotsak– gizonezkoa den bateria jole baten laguntzarekin. Japoniako areto eta jaialdi garrantzitsuetan parte hartu ostean, Europan egiten ari diren lehen biran euren hirugarren diskoa aurkeztera datoz gurera. Euren musika "Junk rock" moduan definitzen dute, eta kantuetan rock indartsua, riot girl deritzon espiritua, punka, garajea eta doinu modernoagoak aurki daitezke, baita melodia ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak