Erregeak eta bufoiak barre algaraka jarri zuten gaztetxea, inprobisaziorik puruenarekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko mai. 18a, 10:15

Unai Elizasu gai jartzaile, Sustrai Colina bertsolari eta Ander Lipus aktore kamaleoniko: hirukote ederra saio are ederragorako. Erregea eta bufoia bertso-antzezlanak barre algaraka jarri zuen atzo gaztetxea; lepo bete zen. Saioa aurrera zihoan heinean berotzen joan zen, barre eta txalo zaparrada eder batekin amaitu zen arte. Ia bi ordu iraun zuen emanaldiak, eta beraz, Kooltur Ostegunak ekimenak antolatzen duen beste edozein kontzertu baino luzeago joan zen gaua atzokoan. Agertoki gaineko bapateko sormen uholdeak gaua apur bat luzatzea merezi zuen.

Inprobisazioaren adibiderik garbiena eta puruena izan zen, eta hor Lipus –bufoia– nabarmendu zen beste behin atzo errege lanetan aritu zen Colinaren gainetik. Lipusek antzeztu zituen pertsonaiak, bata bestea baino eroagoak, eta bertsoekin batera bat-batean esandakoak bata bestea baino barregarriagoak. Elizasuk saioaren hasieran esan zuen ez zegoela gidoirik eta amaitu zuen esanez ez dagoela aktorerik halako gidoi bat ikasiko duenik. Arrazoi borobila, saioak izan zuen arrakastaren parekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak