Angel Mario Fernandezek 'Cosidos con alambres' estreinatuko du

Aketz Zubia 2012ko mai. 16a, 11:30

'Cosidos con alambres' dokumentala estreinatuko du Angel Mario Fernandez idazle eta zuzendariak egubakoitzean Donostiako Koldo Mitxelenan. Batzuei ezaguna egingo zaizue haren aurpegia Arrasateko gasolindegi batean egiten duelako lan. Izan ere, kultur munduan dabilen arren, zaletasuna ez du ofizio oraindik. Dokumentalaren estreinaldia 20:00etan izango da.

Cosidos con alambres dokumentalak 2001ean Argentinan bizitako krisia kontatzen du, Corralito garaia, hain zuzen. Egoera hura bizi zutenen bizipenak jasoko ditu dokumentalak.

'Los perfectos. Un mundu sin límites' filma

Fernandezek hainbat lan idatzi ditu eta horietako batzuk antzerkira eraman ditu. Horietako bat, Los perfestos. Un mundu sin límites lana da. Aktore minusbaliatuekin egindako antzezlana da aipatutakoa; Arrasateko aktoreak ere badaude tartean. Soraluzen estreinatu zuten antzezlana eta gaur egun buru belarri dabiltza antzezlana eskaintzen. Bada, zinemara ere eraman dute istorioa. Filmean aktore minusbaliatuen egunerokoa kontatzen da eta nola euren ametsa aurrera eraman duten. Filmaren estreinaldia Irungo Amaia antzokian izango da, egubakoitzean, 20:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak