Barikuan auzo jaialdia Usaetxeko ludotekan

Aketz Zubia 2012ko mai. 15a, 19:09

Txatxilipurdi elkarteak antolatu du jaialdia datorren barikurako, maiatzak 18, Usaetxeko ludotekan. Arratsaldean zehar ekintza ezberdinak izango dira, altxorraren bila jolasa eta tortilla lehiaketa, tartean, eta jaialdia borobiltzeko, sari banaketa egingo da. Musikarik ez da falta izango.

Jaialdia 17:00etan hasiko da, auzoan barrena egingo den altxorraren bila jolasarekin. Parte hartzeko izenematea  bikoteka egin beharko da guxienez, eta bikotekideetako bat heldua izan beharko da. Interesatuak etzirako, maiatzak 17, apuntatuta egon beharko dira; ludotekan bertan edo Fatima supermerkatuan eman daiteke izena.

Patata tortilla lehiaketa

Altxorraren bila jolasa amaitu ondoren, 18:00etan, ludoteka aurrealdeko plazan, auzoko patata tortilla lehiaketa egingo da. Horretarako, parte hartzaile bakoitzak tortilla prestatzeko beharrezko osagaiak eta tresnak eraman beharko ditu. Kasu honetan ere, parte hartzeko, ludotekan edota Fatima supermerkatuan eman beharko da izena; gaur da azken eguna.

Patata tortilla lehiaketak dirauen bitartean, musika, dantza, jolasa eta dibertsioa izango dira nagusi Usaetxeko plazan eta, jaialdiari amaiera emateko, txapelketako sari banaketa egongo da 19:30 aldera.

Informazio gehiago

Informazio gehiagorako Usaetxeko ludotekara hurbildu edota deitu 943 79 54 46 telefono zenbakira.

Usaetxeko ordutegia: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak