David Fernandez: "Etorkizuneko eredu ekonomikoak gizartea izan beharko du ardatz"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko mai. 14a, 13:52

Bagara herri ekimenak, Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegiak eta Joxemi Zumalabe fundazioak elkarlanean antolatutako Kataluniako Coop 57 ekimenaren gaineko hitzaldia izan zen joan den eguenean Kulturaten. David Fernandez komunikazio arduradunarekin egon ginen hitzaldia hasi aurretik; beste finantza eredu bat posible dela argi dauka.

Beste finantziazio eredu baten sinesten duzula diozu. Zergatik?
Bost urte daramagu krisian eta finantza sistema dago krisi horren oinarrian. Krisitik irtengo garela badakigu; galdera da, nola? Guk etika eta finantza kontzeptuak bateragarriak direla uste dugu eta etorkizuneko ekonomia eredu bakarra gizartearen ezaugarri eta berezitasunak ardatz dituena izango dela sinestuta gaude.

Helburu hori oinarri, nola egiten du lan Coop 57 ekimenak?
Ekimen txikia eta umila gara. 400 elkarte eta kooperatiba txikik osatzen dute Coop 57 eta 1.800 lagun daude zuzenean lanean. Arrasate kooperatibismoaren sehaska izanik, argi utzi gura dugu gure eredua beste testuinguru ekonomiko batean oinarritzen dela. Baina txikiagoak izan arren, praktikoki frogatu dela Katalunian ere beste eredu bat posible dela. Finean, gizartea aintzat hartzen duen proiektu kooperatiboen aurrezkiak jaso eta erabateko helburu sozialak dituzten ekimenak finantzatzen ditugu, hainbat arlo ezberdinetan.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak