Txillardegiren hogei pasartek Kulturate bete zuten

Arritxu Barruso 2012ko mai. 12a, 18:34

AED elkarteak antolatuta, eta Literturjauziak egitasmoaren baitan, Txillardegiren omenezko irakurraldi kolektiboa egin zuten egubakoitzean Kulturateko Areto Nagusian. Urtarrilaren 14an hil zen idazle donostiarra eta euskaltzale eta abertzale moduan egindako lanagatik omenaldi xumea egin nahi izan diote AEDko kideek.

Irakurraldi kolektiboan Txillardegiren eleberri ezagunenen pasarteak irakurri zituzten. Leturiaren Egunkari Ezkutua (1957) eleberriarekin hasi ziren, ondoren etorri zen Peru Leartzako (1960) eta Elsa Scheelen (1968) eleberriarekin amaitu zuten. Hogei lagun igo ziren agertokira Txillardegiren narrazio gogora ekarri eta omentzeko, euskaltzale eta literaturzaleak gehienak. Arrasateko Musikaleko Mario Fernandinok saxoarekin eta Ana Izagirrek pianoarekin ekitaldi xumea borobildu eta are sentikorrago egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak