'Jam session' emanaldia Zigor Martinezen eskutik gaur gauean

Aketz Zubia 2012ko mai. 9a, 15:37

Gaur, eguaztena, 21:00etan, Arrasate Musikaleko harmonia modernoko irakasle Zigor Martinezek 'Jam session' bat eskainiko du musika eskolan. Emanaldi horretarako gonbidapena irekia da eta sarrera doainekoa izango da.

Eskolan matrikulatuta egon ez arren, instrumenturen bat jotzen duten eta kontzertura hurbiltzen diren pertsonak, gainera, instrumentua eramatera animatu gura dituzte antolatzaileek, emanaldian parte hartu dezaten.

Zigarrolako jaietan ere kontzertuak

Zapatuan ere, maiatzak 12, izango dira Arrasate Musikaleko taldeen saioak: Zigarrolako jaietan, orkestra gaztearen, banda txikiaren eta haize egurrezko taldearen emanaldiak izango dira, 19:00etan, Santa Teresa elizan. Sarrera doanekoa izango da, azken sei urteetan moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak