Julian Iantzi Arrasaten: "Euskararengatik naiz gaur egun famatu"

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko api. 27a, 10:32

Julian Iantzi Arrasaten izan da gaur arratsaldean, Gaztetxean, batxilergoko 200 neska-mutikoren aurrean. Hain justu ere, Arizmendiko eta Institutuko DBH4ko ikasleen aurrean. Arretaz eta interesez jarraitu dute lesakarraren berbaldia. Telebistan lanean "euskarari esker" diharduela esan du eta ondo ikasteko konpromisoa hartu duelako, 30 urte zituela, dela famatu edo ezagun.

Izan ere, esan du, duela 15 bat urte erabaki baitzuen euskara ondo ikasi nahi zuela, ia galtzeko zorian zuen ama hizkuntza berreskuratu, ondo menderatu eta erabili nahi zuela. Euskaldun izan, horregatik harro egon eta euskara maila hobetu nahi zuela. Eta, hala, eman zuela izena euskaltegian, 30 urterekin, eta atera zituela EGA…

Telebista euskarari zor

Eta hiru urte ikasten eman ostean, kasting deialdi batean izena eman eta hantxe hasi zela guztia. "Naizen guztia euskarengatik da; egun batean konpromisoa hartu nuelako eta menderatu eta erabiltzea erabaki nuelako. Hortik etorri zen beste guztia", esan du.

Zazpi urterekin Lesakara

Iantzi Ameriketako Estatu Batzuetan jaio zen eta zazpi urteko mutikotxoa zela etorri zen Euskal Herrira. Orduan gaztelania ez zuen tutik ere egiten. Ingelesa eta euskara, gurasoen hizkuntza, azken hau Eta, Francoren eskoletan, gaztelania azkar ikasi behar eta nahian, ingelesa eta euskara ia galdu egin zituen. Euskaltegiari zor dio hizkuntza berreskuratu izana.

Herririk herri

Azkenaldian, herririk herri dabil bere esperientzia gaztetxoekin konpartitzen. Duela hilabete Bergaran izan zen Jardunek gonbidatuta; atzo, AEDk ekarri zuen Arrasatera eta, bihar, Ermuan izango da.

Jendearen aurrean primeran

Gustura moldatzen da jendearen aurrean, kamera aurrean bezain jaio. Eta haren berbak interesez jarraitzen dituzte gazteek, norbere esperientziak konpartitzen dituelako, esatekoak erraz, egoki eta modu atseginean esaten dituelako eta, neurri batean, eredugarri ere badelako hainbatendako.

Horixe erakutsi du gaur ere Arrasaten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak