Erretzeari uzteko ikastaroa

Goiatz Arana Begiristain 2012ko api. 17a, 19:56

Udal Prebentzio Zerbitzuak antolatu du ikastaroa eta doakoa da. Ikastaroa bera maiatzaren 8an hasiko da, baina, aurrez, taldea sortzeko hitzaldi informatiboa egingo dute maiatzaren 2an, 17:30ean, Kultur Ateko Jokin Zaitegi gelan. Bertan talde terapiaren funtzionamendua azaldu eta pertsona bakoitzaren balorazioa egingo da.

Antolatzaileen ideia da hitzaldira bertaratutakoen artean 10-12 laguneko taldea osatu eta, maiatzaren 8an, zortzi saioko tratamenduari hasiera ematea. Saioak martitzenetan izango dira, 17:30etik 19:00etara, Kultur Aten.

AECC elkartekoek bideratuko dute ikastaroa. Izena emateko jo BAZera edo deitu 943 25 20 00 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak