Askotariko ekintzak asteon ludoteka eta Erdiguneko gaztegunean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko api. 10a, 17:38

Bihar, martitzena, Oriora eta Azkixura joango dira herriko haur eta gazte talde bana Txatxilipurdik antolatutako hiru egunetarako irteera berezietan. Horrez gainera, askotariko jolas proposamenekin egitarau zabala antolatu dute 3-12 urtekoentzako ludotekatan; Erdigune gaztegunean, berriz, 12 urtetik gorakoentzako aukerak izango dira gaur, martitzena, hasi eta egubakouitza bitartean. 

Ikastetxeak itxita badaude ere, zabalik daude egunotan, herriko ludotekak eta hainbat izango dira egingo dituzten ekintzak: apirilaren 11n, altxorraren bila jolasa egingo dute; apirilaren 12an, Musakolako igerilekuan jolasak prestatu dituzte eta Apirilaren 13an, egubakoitzean, Eroski ondoko Arruena parkea bilakatuko dute jolasgune.

Horiek badira, 3-12 urte bitartekoentzako Txatxilipurdi elkarteak prestatutakoak, 12 urtetik gorakoek Erdiguneko Gaztegunea izango dute zabalik, apirilaren 10etik apirilaren 15era bitartean, ohiko ordutegian (17.00-21.00). Aspertzeko aitzakiarik izan ez dezaten, gaur, martitzena, zirkoa izango dute; bihar, apirilaren 11, bertso afaria; egubakoitzean, sorkuntza-ginkana izango dute aukeran eta zapatuan, apirilaren 14an, berriz, kontzertua, futbolin txapelketa eta Mihiluze lehiaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak