Arrasateko AED eta Txatxilipurdi elkarteek elkarlanean bultzatutako egitasmoa da Gurasolagun. Helburua da guraso euskaldun berri eta euskaldun zaharren artean euskarazko mintzapraktika saioak aurrera eramatea da. Hau da, guraso euskaldun berriei euren mintzaira mailan sakontzeko aukera ematea eta bide batez Arrasaten euskara bizitzeko, praktikatzeko, hobetzeko eta berreskuratzeko aukera ematea. Gurasolagun, berez, martxan da dagoeneko Iruñerrian, Tafallan, Eibarren, Laudion edo Getxon.
"Proiektuaren plangintza, egutegia, helburuak… parte hartzen duten guraso bakoitzarekin zehazteko asmoa daukagu, azken finean eurak izango baitira egitasmo honen ardatz. Honekin zera esan nahi dugu, parte hartzaileen esku egongo dela kafe baten bueltan, ibilalditxo baten aitzakiaz, parkean jolastuz edo zein maiztasunez elkartuko diren eta beraien ibilbidean ze helburu edo ze asmo dituzten zehaztea", diote AED eta Txatxilipurdi elkarteetatik.
Gurasola proiektuan parte hartu nahi duten guraso euskaldun berriek apirilaren 4a baino lehen eman behar dute izena gurasoak@txatxilipurdi.com edo zaharberri@aedelkartea.com helbideetara datuak bidaliz —izen abizenak, auzoa, telefono zenbakia, umearen adina eta helbide elektronikoa—. Posta elektronikoz izena emateko aukerarik ez dutenek ludoteketan edo AED elkartean eman dezakete izena.
Noski, proiektuan parte hartu nahi dute guraso euskaldun zaharrek ere ongi etorriak izango dira.