Herri Eskola, 10 urte elkarbizitza eta harremanak sustatzen

Maider Arregi 2012ko mar. 24a, 17:17

Herri Eskolak antolatuta, 300 lagun inguruk, hiru eraikinak batzen dituen ibilbide egin dute. Jai giro apartean, primeran pasa dute goiz-eguerdia ikasle, guraso zein irakasleek. Urrira bitartean, makina bat ekintza antolatu dituzte Herri Eskolaren 10 urteak ospatzeko.

Hamargarren urteurrena ospatzen buru-belarri dihardu Herri Eskolak. Josune Etxabe zuzendariak balorazio ona egin du: "Orain dela 10 urte hiru ikastetxek bat egin genuen gure etorkizunari buelta emanez. Egun, 700 ikasle ditugu eta eskerrak gurasoek emandako konfiantzagatik. Benetan Hunkigarria da horrelako ekintzetan parte-hartzea".

Igor martinez gurasoak azaldu duenez, horrelako ekintzak gaztetxoen harremanak sustatzeko bide ematen dute. "Gurasoak gustura eta umeak gusturago. Guretzako oso garrantzitsua da elkarbizitza izatea eta eskolaz kanpoko ekintzak bultzatzea".

Eta gaztetxoak ere gustura: "Proba politak egin ditugu ibilbidean barrena, ia galdu ere egin gara jolasean!", azaldu digu.

Ekintzaz betetako urtea

Ekintza ugari antolatu ditu Herri Eskolak; aste honetan, ipuin kontaketa saioa izango da; auzoko jaietan ere ekintzak izango dira; lip-duba grabatuko dute maiatzaren 14tik 18ra; ekainaren 2an eskolako jai nagusia eta bazkari herrikoia; danborrada ekainaren 15ean eta Erguineko eraikineko lanen inaugurazioa urrian egongo dute eta Txan Magoaren ikuskizuna izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak