Ludoteka ibiltaria San Andres auzora helduko da asteburuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko mar. 20a, 13:52

Martxan da Txatxilipurdiren ludoteka ibiltaria eta aste bukaera honetan San Andres auzoko Bedoñabe herri eskolara helduko da. Herriko txikienendako jolas erraldoiak prestatu dituzte eta mozorroak egiteko aukera ere egongo da. Haur bakoitzak nahi duena egin dezake dagoen materialarekin: pailazo, tigre edota pirata bihur daitezke zapatu goizerako. Antolatzaileek dei egin diete San Andresko haur eta gurasoei ludoteka ibiltariarekin bat egin dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak