KZGunea, Uarkapetik Kultur Ateko informatika gelara laster

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko mar. 15a, 16:23

Hamar urtez Uarkape frontoian egon den KZGuneak kokaleku berria izango du laster: Kultur Ateko informatika gela. Bi dira nagusiki aldaketarako arrazoiak: batetik, orain arteko egoitzan dauden hotz eta bero arazoak; eta bestetik, AUKEAren ikuspuntutik, distortsio txiki bat sortzen duela kirol jardueraz zerikusirik ez duen jarduera bat kirol gune batean egoteak.

Pertsonalburuak egindako txostena aztertuta, asteleheneko Tokiko Gobernu Batzarrean 4.665,29 euroko aurrekontua onartu zuten bulego berrian, besteak beste, altzari osagarriak eta ordenagailuak erosteko; izan ere, Kultur Atera aldatzeak nabigaziorako hamar ordenagailu gutxiago izatea suposatzen du. Hori saihesteko, egun Kultur Aten dauden 15 ordenagailuei beste 6 gehituko zaizkie.

Udaleko iturrien arabera, aldaketa epe laburrera aurreikusten da, hau da, altzariak jaso eta informatikariek egin beharreko lan tekikoak egin ahala.

Amaitzeko gogora ekarriko dugu, KZ guneak formaziora bideratzen duela haren jardueraren erdia eta horregatik, formazioak nabigazioa galarazi ez dezan, informatika gelan espazio bat moldatuko dute formazioa emateko eta horrela, aldi berean eskaini ahalko da nabigazioa eta formazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak