Martxoaren 28an abiatuko dira XXII. eskola antzerkien jardunaldiak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko mar. 13a, 13:33

Arrasateko ikastetxeetako ikasleen artean antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen moduan lantzeko asmoarekin, aurten ere, Udaleko Hezkuntzak, Kultura sailarekin elkarlanean, eskola antzerkiak egingo dituzte; Arrasateko 1800 ikasleetatik gora parte hartuko dute, 9.861 eurotako aurrekontua izango du eta martxo amaieran hasi eta maiatza bitartean burutuko dira.

Jarduera, Lehen Hezkuntzako hiru zikloko eta DBHko 1. eta 2. zikloko ikasleei zuzenduta dago eta orain arteko edizioetan moduan, hiru fase izango dituzte: lehenengoan, ikasle batzuk aktore bilakatuko dira beste ikasle batzuen aurrean; bigarrenean, berriz, aktore profesionalek egindako lanen ikusle eta hirugarrenean, berriz, programan parte hartuko duten ikasle batzuk, bisita gidatuak egingo dituzte Amaia Antzokira.

Hiru fasetan banatutako jardunaldiak

Hilabete amaieran, martxoaren 28an eta 30ean, bada, DBHko 1.zikloko ikasleek sei antzerki-obra egingo dituzte Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleen artean; emanaldi bakoitzean 200 ikasle izango dira.

Maiatzaren 3an, 10ean eta 17an izango dira, berriz, aktore profesionalek egindako antzerki emanaldiak, hurenez-hurren: Vaiven taldeak, “Lotsagabeak” lana egingo du 415 ikasleren aurrean; hurrengo emanaldianTxalo produkzioak, “Ipuinen bilduma” erakutsiko du bi emanalditan, 751 ikasleren aurrean eta Paraiso taldeak, “Bremengo musikariak” izenekoaz gozatuko dute 671 ikaslek bi emanalditan banatuta.

Aipatutako emanaldi horiek osatuko dute, bada, jardunaldien bigarren fasea eta jardunaldiak amaitzeko, hirugarren fasean, Amaia Antzokierako bisita gidatuak egingo dituzte, Arrasateko Herri Eskolako eta Arizmendiko 6.mailako 200 ikaslek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak