Askotariko 110 arbola landatu dituzte Zuhaitz Egunean

Txomin Madina Milikua 2012ko mar. 9a, 14:14

Arrasateko 150 neska-mutiko inguru ikasgelak utzi, atxurra hartu eta urteroko ohiturari jarraituz,  zuhaitzak landatzen ibili dira gaur goizean zehar egin duten Zuhaitz Egunean.

Berrikuntzekin etorri da aurten Arrasateko Zuhaitz Eguna, izan ere azken urteetan Garagartza inguruan landatu dituzte zuhaitzak; gaur baina, San Andres auzoan, Mugarrieta inguruan egin dituzte lanok.

Arizmendi Ikastolako eta Arrasateko Herri Eskolako DBH-ko 6. Mailako ikasleak ibili dira lan horretan, eta irakasleek eta udaleko langileek lagunduta ez dute lan makala egin. 110 zuhaitz landatu dituzte denera: 40 haltza, 20 haritz, 20 lizar eta gainerakoak, urkiak, pagoak eta ezkiak.

Eguraldia lagun izan dute, eta egindako lanak izan du bere ordaina. Behin zuhaitz guztiak landatutakoan hamaiketako eman diete, baita opari bat ere: Emausek birziklatutako materialarekin egindako estutxeak, hain zuzen ere.

Datorren urterako aldaketa posibleak

Pello Garai Arrasateko Udaleko Ingurumen Saileko landa guneko teknikariak egunaren balorazio positiboa egin dut. Dena den., esan du datorren urtera begira hainbat aldaketa aztertzen dabiltzala, besteak beste, Zuhaitz Eguna asteburuan egitea, horrela gurasoen partaidetza ere sustatuz. Ikutixon egitea da planteatzen den beste aldaketa bat, zuhaitzak hango bidegorriaren ertzean landatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak