Bartzelonako MWC, lehen eguna: "Zentzumen guztiak kitzikatzen dituzte"

Jon Berezibar 2012ko ots. 28a, 15:36

Gaur goizean hasi da Bartzelonako Fira Montjuïc-en World Mobile Congress 2012 kongresua. 1.400 enpresek beraien erakuslekuak dituzte, 70.500 metro karratuko esparruan. Aurtengoak lematzat "Redefining mobile" dauka, eta nabarmendu beharra dago tablet dispositiboei emandako garrantzia. Jaione Martinez eta Nerea Amutxastegik bidalitako kronika

Arratsaldeko 16.00ak aldera iritsi gara gu Fira-ra eta beraz, leku gutxi batzuk bisitatu ahal izan ditugu. Hala ere, bertara sartu eta dagoen muntaiak erabat harritu gaitu. Mugitzen den jente kopurua ere izugarria da, eta nabarmena da asiarren presentzia.

rn

rn


Lehenik eta behin bisitatu dugun espazioa "Hall 8" deritzona izan da. Bertan, Android-ek bere espazioa dauka. Aplikazio zein mugikor desberdinak erakusteaz gain, alderdi ludikoa duen gunea ere bada. Alde batetik aplikazio desberdinak probatu daitezke, egileen azalpenak jarraituz. Bestalde, jan-edanak banatzen dituzte dohainik, eta txirrista bat ere badago, bisitariak bertatik jeitsi eta bidaia gogoratzeko argazkia egin eta oparitzen dizute. Beste stand guztietan ere partehartzaileen interakzioari garrantzi handia ematen zaio, guztia ikutu eta froga daiteke. Gainera jendea gerturatu dadin mota guztietako opariak egiten dituzte edari zein janari ala pin, manta, motxila eta halakoak.

rn

rn


Beraz esan beharra dago World Mobile Congress ez dela teknologia mugikorretan soilik oinarritutako espazioa, zentzumen guztiak kitzikatzen dituzte, musika, iturrietan argi joko eta globo batetik zintzilik dagoen dantzariaren ikuskizunarekin, adibidez.

rn



Gaur, martitzena, Blackberry-ren "Developer day"-era joango gara. Honez gain falta zaizkigun atalak ere bisitatuko ditugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak