Pintxotuit, tweet-poteo eta topaketa bihar

Jon Berezibar 2011ko eka. 15a, 19:18

Ohiko pintxo poteo tradizionalak ezin izan die ukorik egin teknologia berriei. Sare sozialetan murgilduta, hilaren 16rako, biahrko, hain zuzen, #pintxotuit txiokatu dute Twitterren eta Arrasaten topa egingo dute tuitlariek. Ziber-deialdi bat bete-betean.

Eguenak egun bereziak bihurtu dira Arrasaten. Kale giro ederrarekin pintxo-poteoak sustraiak hartu ditu dagoeneko. Bihar Gorripote ekimenarekin ere hasiko dira zenbait taberna eta hori gutxi balitz, twitterreko deialdi batek batuta elkartuko dira biharkoan makina bat lagun: pintxotuit ekimena egingo da.

Eguen buru zuri baterako parrandarako aitzakia hutsa besterik ez da, funtsean. Harreman birtualak, tuit-eztabaidak, pantaila bidezko tira-birak... egunero izaten ditugu euskal tuitlari askok eta gauza bera baina teklatua barik tragua eskuan hartuta egitea da helburua. Hamaika lekutan topo egin eta beti twitterreko gora-beherak aipatzen ibili izan diren zenbait tuitlarik deitu dute eguna eta gonbidapena zabalik, noski, edonorentzat. Baita sare sozialen korapilotan lotu berri direnentzat ere.

Debagoieneko tuitlari eta euskal komunitateko beste hainbat dagoeneko animatu dira #pintxotuit #e16 deialdira! Eta, nola ez, Facebooken ere baduzue deialdia iragarrita: I. Pintxopote twitteroa Arrasaten .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak