Musakolako jai batzordeak webgunea sortu du, "jai giroa sendotu" eta ekitaldien berri emateko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko mai. 4a, 12:35

Badatoz Musakolako San Isidro jaiak. Hurrengo aste bukaeran izango dira, maiatzaren 13tik 15era. Astebete baino gehiago falta da, baina auzotarrak hasi dira giroa berotzen. Horretarako Interneta erabili dute, webgune bat sortu dute-eta. Adierazi dutenez, webgunearen helburua da Musakolako jai giroa sendotzea eta jaietako ekitaldien berri ematea. Hori bai, ohitura dutenez, web orrialdearen goiburuan argi utzi dute auzo bat baino gehiago sentizen direla: "Musakola auzoa... edo herria?"

Aurten, egitarauaz aparte, berritasun batekin datoz jaiak, izan ere, Musakolako jai batzordeak webgunea sortu du. Bertan jai batzordearen aurkezpena ikusteko, aurreko urteetako jaien argazkiaez gozatzeko eta BTT lasterketan izena emateko aukera dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak