Maialen Axpek zilarrezko domina irabazi du Junior mailako Espainiako Txapelketan

Maider Arregi 2011ko mar. 8a, 10:51

Aste bukaeran pista estaliko junior mailako Espainiako Txapelketa jokatu da Sabadellen, Katalunian. Bertan, Arrasateko hiru ordezkari izan dira: Atletiko San Sebastian taldeko Maialen Axpe pertika jauzilaria, Eukene Dorronsoro 200 metroko lasterkaria, eta  jauzi hirukoitzean Iñigo Uribarren; azken biak Arrasate Atletiko Taldeko elastikoarekin. Bedoñako pertika jauzilariak 3,80 metroko marka egin ostean zilarrezko domina eskuratu du eta Europako markaren barruan sartzea lortu du.

 

Eukene Dorronsorok 26,59ko denbora eginda ez zuen finalerako txartela lortu; 10. postuan gelditu zen. Iñigo Uribarrenek berriz, bosgarren postua eskuratu zuen 14,43 metroko jauzia eginda.  Axpe, Uribarren eta Dorronsororentzat junior mailako lehen urtea da.

Aipatu ere, aste bukaeran Maria Jose Gilek, Antequeran, Malagan, ospatutako pista estaliko beteranoen Espainiako Txapelketan errekorra hautsi duela.  Arrasatearra 70 urtez gorako kategorian lehiatu da. 1.500 eta 3.000 metroko lasterketetan, bere kategoriako Espainiako errekorrak hautsi du 3,28 eta 14,21 minutuko denbora eginez.  800 metroko lasterketan zilarrezko domina eskuratu du Gilek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak