Astore etxearen eta Realaren arteko hartu-emana etenda

Mireia Bikuña 2011ko mar. 5a, 16:43

Realak, gaur zapatua jakinarazi du  uztailaren 1etik aurrera Nike etxea izango dela taldearendako arropak egingo dituena. Hiru urterako hitzarmena sinatuko dute laster: 2014ko ekainaren 30era arte. Hori horrela, talde txuri-urdinak eta Arrasateko Astorek azken 17 urteotan izan dute hartu-emana etenda geratzen da. Realak urrezko eta brillantezko intsignia ezarriko dio Arrasateko enpresari.

Realaren wegunean publikatutako oharrean "eskerrik beroenak" agertu nahi dizkio Astoreri epe luze honetan klubarekin agertu duen "konpromiso, profesionaltasun eta lan onarengatik". 

Antza, Lehen Mailarako igoeraren ondoren, kirol arropa egiten duten hainbat enpresek eskaintza onak bidali dizkio Realari. Eta horien guztien artean, Nike etxearena izan da onena. Astorek ezin izan du eskaintza hobetu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak