Mondrako neskak lider jarri dira, Zarautz menderatu ostean

Mireia Bikuña 2011ko mar. 6a, 22:27

Andoni Ezkurra eta Jon Zuloagaren neskak sufrituz irabazi dute Zarautzen kontra. Hori horrela, lehen tokian jarri dira 21 punturekin –lehia hasi aurretik bi taldeek puntu kopuru bera zuten–. Maialen eta Ainhoa arrasatearrak izan dira golegileak.

Partidua hasi eta segidan, 7. minutuan egin zuen lehen gola Mondrak. Rakelek boleaz areara bidali zuen baloia eta atezainaren errebotea Maialenek bidali zuen ate barrura. Abantaila handitzeko beste hainbat aukera izan zituzten arrasatearrek, baina ez zuten asmatu. Mondrak oso ondo bilatzen zuen zarauztarren defentsaden bizkarra, eta baloi luzeekin behin baino gehiagotan egon ziren Iribar atezainaren aurrean, bakar-bakarrik.

Bigarren zatiaren hasieran, 54. minutuan egin zuten Mondrak bigarrena. Mondrako jokalari baten egindako falta erdiraketa gaizki urrundu zuen atezainak, eta Ainhoak gola egin zuen. Lehia erabakita zegoela zirudien, baina 65. minutuan Merino epaileak  Modrako atezaina kalera bidali zuen. Penalti egin zuen eta txartel gorria erakutsi zion. Arrasatearrek ez zuten ordezko atezainik eta Vanessa jokalariak jantzi zituen eskularruak. Zarautzek gola egin zuen eta Mondra bat gutxiagorekin geratu zen. Handik aurrera,  arrasatearrak urduri jokatu zuten. MInnutu batzutan zelai erdiko kontrola galdu zuten, eta zarauztarrak areara hurbiltzen hasi ziren, baina gol aukera garbiak egin gabe. Lehia bukatzeko bost minutu geratzen zirenean, Zarautz hamar jokalarirekin geratu zen: Martak bigarren txartel horia ikusi zuen.

Bukaeran, pozarren ospatu zuten garaiepena jokalariek eta zaleek. Mondrako neskek indartsu jarraitzen dute igoera fasean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak