'Autobabesa mendian', izeneko ikastaroa Besaideren eskutik

Xabier Urtzelai 2011ko mar. 4a, 10:51

Besaide Mendi elkarteak gertu ditu martxoko mendi ekintzak, eta horien artean martxoaren 29an eta 30ean Kulturaten egingo duten Autobabesa mendian izeneko ikastaroa da deigarriena. Mendian kontutan izan beharrekoen gainean egingo dute berba (18:30etik 20:00etara), eta ez da izena emateko beharrik egongo; gainera, doan izango da.

Hitzordu horrekin batera, martxoaren 13an Bizkaia aldera egingo dute mendi irteera, Izpazter eta Laida arteko mendi zeharkaldia egingo dute –izena emateko egunak martxoak 7, 8 eta 9–. Eta, martxoaren 26ko eta 27ko asteburuan mendiko eskiko irteera egingo dute. Hala, Panticosatik Portaletera egingo dute zeharkaldia –izena emateko egunak martxoak 21 eta 22–.

Informazio gehiago, Besaideren webgunean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak