Benjamin mailako probak egingo dituzte zapatuan Mojategin

Xabier Urtzelai 2011ko ots. 22a, 16:07

Debagoieneko hainbat ikastetxetako haurrak Mojategin izango dira zapatu goizean, eskola mailako atletismo probetan esku hartzen. Guztira bost probatan hartuko dute esku, 10:00etan hasita.

Atletismo proba horiek izango dira luzera saltoa, pilota jaurtiketa, 150 metroko lasterketa eta errelebotako proba. Lehenengo txanda 10:00etatik 11:30era izango da, eta jarraian etorriko da bigarren txanda, 13:30ak arte. Hala, txanda bakoitzean 100 neska-mutiko baino gehiago batuko direnez, atletismo giro ederra izango da zapatu goizean Arrasateko kirol instalazioetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak