Osasun arloan eman diren murrizketak AHTren lanetan erabili dituztela salatu dute AHT Gelditu! Elkarlanekoek

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko ots. 22a, 15:24

2010. urtean osasun arloan egin ziren 260 milioi euroko murrizketak AHTren aurrekontuan sartu dutela salatu dute AHT Gelditu! Elkarlanekoek. Horrek osasun arloan ondorioak ekarriko dituela gaineratu dute: zerbitzua murriztuko dutela eta 46 osasun zentro larunbatetan ixtea nahi dutela.

Horrek ekarriko dituen ondorio kezkagarri gehiago ere egongo direla kritikatu dute AHT Gelditu! Elkarlanekoek: langileek ordu gutxiago egin beharko dutela lan eta orokorrean horrek guztiak herritarrengan eragina izango duela.

Baita ere, salatu dute beste arlo batzuetan, adibidez osasun arloan, murrizketak egiten ari diren bitartean, AHTko lanek aurrera jarraitzen dutela eta ez dagoela murrizketarik aurrekontu horretan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak