Pertikako beteranoa 'gerra' emateko asmoz doa Valentziara

Xabier Urtzelai 2011ko ots. 18a, 11:00

"Espainiako Txapelketan beteranoetakoa izango naiz!" dio barrez Jonathan Perezek. Eguazten arratsaldea da, eta martitzenean Anoetan entrenatzen egon eta gero, eguaztena atseden eguna du Euskal Herriko azken urteotako pertikalari onenak –joan den astean defendatu zuen, arazo barik, titulua. Hala, Arrasatekoa Mojategin harrapatu dugu pertikak prestatzen, entrenatzailea ere badelako.

"Eskerrak emakumezkoetan harrobi ederra dugula, gizonezkoetan oraingoz ez dagoelako erreleboa hartuko duenik. Euskal Herrian nire kontrario izan zitezkeen gazteak 20 urte betetakoan nekatu egin dira, eta pertika saltoa alde batera utzi dute, pena handia ematen dit".

Zortzigarren aldiz txapelketan
Arrasatekoa, baina, motibatuta dabil, oraindik gerra emateko gauza dela erakutsi nahi duelako: "Espainiako hautatzaileak epelak esaten dizkie Jonathanen aurretik daudenei, 20 zentimetro gehiagoko saltoak egiten dituztelako, baina horiek ez dute Polmetasan zortzi ordu lan egiten, atletismotik bizi dira", adierazi digu barrez Perez ondo ezagutzen duen Fernando Zufiriak. Asteburuan zortzigarren aldiz hartuko du parte Espainiako Txapelketan, Valentzian: "Serio nabil azkenaldian, eta gazteago nintzeneko marketatik oso gertu nago [4,91]. Nork daki, akaso ezustea emango dut Valentzian [Barre]". Jonathan Perezekin batera joango da, baita ere, Malen Ruiz de Azua: "Txapelketako atleta gazteenen artean egongo da, eta pertika jauzilarien artean gazteena da, seguru. Guztira 17 neska ibiliko dira lehian, zenbateko polita da, eta adin horrekin txapelketaz gozatzea da garrantzitsuena, txapelketan egoten den giro politaz gozatzea".
Arrasate Atletiko taldeko gainontzeko atletak Gasteizen eta Donostian lehiatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak