Kopatik kanpo geratu da Durango, Hernaniren aurka porrot galanta jaso ostean (10-55)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ots. 13a, 12:50

Durango Ilarduyak agur esan dio Errege Kopari. Kopan parte hartu ahal izatea bera sari bat bat izan da durangarrendako, Ohorezko B mailan mantenduko direla esan gura du-eta. Hau da, ez dira mailaz jaisteko play off-etan sartuko. Aratz Gallastegi entrenatzaileak adierazi duenez, Hernani "askoz gehiago" izan zen atzo Mojategin eta "aitzakiarik gabeko" porrota jaso zuten. Gainera, 15 jokalari joan ziren eta, beraz, aldaketa barik jokatu zuten partidu osoa.

Durangoko taldean jokatzen duen Ander Heriz arrasatearrak ere antzeko irakurketa egin zuen partiduaren ostean: "Bagenekien eurak zirela faboritoak eta partidu osoa euren atzetik ibili gara. Jokalari aldetik ere justo etorri gara eta porrota handia izan da. Batez ere lehen zatian ondo egin dugu gure lana".

Xehetasun gehiago, Asteleheneko GOIENA paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak