Datorren astean zabalduko dute Ekin Emakumeak taldearen erakusketa

Ubane Madera 2011ko ots. 2a, 10:04

Otsailaren 10ean iluntzean zabaldu, eta otsailaren 25era arte izango da Ekin elkartearen erakusketa ikusteko aukera, Kulturaten, 17:30etik 20:30era bitartean. “Atzoko eta gaurko emakumeen bizimodua” erakutsiko dute argazkien bitartez.

Ekin Emakumeak taldearen erakusketa da otsailerako Udaleko Kultura Sailak antolatuko ekimenetako bat. Horrekin batera, antzerkia, musika, literatura eta zinema eskaintzekin osatutako egitaraua prestatu du Kultura Sailak.

Antzerkiaren atalean, bi antzezlan izango dira otsailean: umeendakoa eta nagusiendakoa. Umeendako Aitona Matias antzezlana taularatuko du Teatre Nu taldeak otsailaren 26an; eta nagusiendako, berriz, Historias Canallas antzezlana taularatuko du Kunka taldeak, otsailaren 20an.

Bestalde, musikari dagokionez, Leioako Big Bandak kontzertua eskainiko du, otsailaren 18an. Literaturan, berriz, El Judio Errado liburua aurkeztuko du Arrasaten egileak berak, Alberto Padillak Otsailaren 8an izango da hori eta Martxelo Diazek, Garako kazetariak ere parte hartuko du ekitaldian.

Bukatzeko, zinema eskaintzari errepasoa eginez, El Turista edo Balada triste de trompeta bezalako filmak izango dira nagusiendako; eta umeendako, berriz, Los Viajes de Gulliver edo Midas erregearen altxorra.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak