Santi Leonek euskaratuko du Vargas Llosa

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urt. 28a, 13:10

Santi Leone iruñearrak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek, Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa.

Halaxe erabaki du Koro Navarro, Fernando Rey eta Karlos Zabala itzultzaileek osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko 38 lanen artean.

Hortaz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Mario Vargas Llosa idazle peruarraren Pantaleón y las visitadoras eleberria euskaratu beharko du Leonek, eta 2011 honetako amaiera baino lehen emango du argitara Elkar argitaletxeak.

2002tik Nobel saridunak euskaratzen

2002an abiarazi zuten Elkar-ek eta AEDk, Kutxaren laguntzaz, Nobel sariduna euskaratzeko Jokin Zaitegi beka hau, eta geroztik hauexek izan dira sari horri esker itzuli diren liburuak:

2002 Imre Kertesz: Zoririk ez
         Itzultzailea: Urtzi Urrutikoetxea

2003 J.M. Coetzee: Lotsaizuna
        
Itzultzailea: Oskar Arana

2004 Elfriede Jelinek
         Itzulpen saria hutsik utzi zen

2005 Harold Pinter: Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk
         Itzultzailea: Iñigo Errasti

2006 Orhan Pamuk: Elurra
         Itzultzailea: Monika Etxebarria / Fernando Rey

2007 Doris Lessing: Belarra kantari
         Itzultzailea: Koro Navarro

2008 J.M.G. Le Clézio: Basamortua
         Itzultzailea: Luis Berrizbeitia

2009 Herta Müller: Hatsaren kulunka
         Itzultzailea: Ibon Uribarri

Historialari iruñearra

Santi Leone Puncel (Iruñea, 1972) Historian doktorea da, historialari lanak egin ditu, zutabeak ere idazten ditu euskal prentsan eta irakaslea da Hizkuntza Eskolan. Idatzi dituen liburuak: Los lugares de la memoria en Navarra, Euskal Herri imajinario baten alde, Euskal Herria XIX. mendeko bidaia liburuetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak