Atez-ateko zabor bilketaren gaineko hitzaldia gaur, eguaztena, Kulturaten

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko urt. 26a, 16:15

Arrasateko Zero Zabor elkarteak antolatuta, Ainhoa Arrospide, Gipuzkoako Zero Zabor elkarteko kideak jardungo du hizlari lanetan. Hitzaldiak hiru zati izango dituela aurreratu du Arrospidek gaur goizean Arrasate Irratian: zaborren kudeaketaz jardungo du lehenengo; atez-ate, zabor biloketaren erdua azalduko du gero eta ondoren, galdera erantzunen txanda izango da. Hitzordua gaur, eguaztena, Kulturaten, 19:00etan.

Herriz-herri antolatutako hitzaldi horiekin, arazoaren muinera heldu gura dutela diote Gipuzkoako Zero Zabor elkartekoek, hau da, hondakin gehiegi sortzen dugula-eta, hondakin horiek gutxitu edo berrerabilpena bultzatzea dutela helburu. Sistema lineal batetan gaudela diote, hau da: erosi, erabili eta bota; hori horrela, sistema zirkularraren aldeko apostua egitea proposatzen dute, beste modu batetan esanda, hondakinei beste erabilpen bat ematea.

Asteburuan Eskoriatzako frontoian izango den Jasangarritasun Ferian, Gipuzkoako Zero Zabor ekimenak, postua izango duela gaineratu du Arrospidek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak