Los carniceros del norte: hilda zirudien punk ilunenaren berpiztea gaztetxean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urt. 21a, 10:00

Los carniceros del norte talde barakaldoarra izan zen protagonista atzo, Kooltur ostegunak ekimenaren barruan antolatutako kontzertuan. Punkak bizirik dirauela frogatu zuen laukote bizkaitarrak; gurean ezaguna den estilo baten barruan, emanaldi ezberdin bat eskaini zuten. Jarreran oinarritzen da punka, eta alde horretatik ezin zaie gehiago eskatu; ikuslegoarekin –80 sarrera saldu zituzten antolatzaileek–, akaso, ez zuten feedback larregi izan. Kooltur ostegunak deitzen den fenomenoak ez du etenik. 

Zonbiei, odolari, amets gaiztoei eta heriotzari abesten dioten kantuak interpretatuz saio entretinagarria eskaini zuen Barakaldoko laukoteak. Zuzeneko musika eta playback-a tartekatu zituzten, batez ere perkusioari dagokionez. Eta ez hori bakarrik, ikus-entzunezko kontzertua izan zen: pantaila batean proiektatutako irudiak –El Resplandor pelikularen irudiak, esaterako– euren abestiekin bateratu zituzten; irudiok bat zetozen abesten ari zirenarekin. Bertsioen artean, nola ez, Paralisis Permanente Madrilgo talde mitikoaren Un dia en texas. Ikusleen artean giroa larregi berotu ez bazuten ere, txalotzeko emanaldia eskaini zuten. 

Datorrena astean Tolosako Lobo Electrico taldearen punk-rock psikodelikoa izango dugu gaztetxean. Hori bai, eguenean beharrean eguaztenean izango da kontzertua. Izan ere, eguenerako, hilak 27, Greba Orokorra deitu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak