'Herensugetik Sura': naturak ematen duenarekin sortutako lehen artelana, Garaion naturartea proiektuaren barruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urt. 20a, 12:36

Goizean goizetik Arrasate Institutuko batxilergo artistikoko ikasleak Santa Barbara parkean daude naturak ematen dituen elementuekin artelan bat egiten. Oraindik artelana egiten dihardute eta Arrasate Irratian adierazi berri dutenez, espero dute 14:00etarako artelana amaituta izatea. Arrasateko herensugearen ondoan, zer hobeto herensuge bat egitea baino, sua adar eta bestelako elementuekin irudikatuz. Gaurko artelana Garaion naturartea ekimenaren barruan kokatzen da. Ekimen berritzailea da, gazteak eurak protagonista izango dituena. Bailara osorako proiektua da: datorren astean Bergaran eta Oñatin izango dira.

Ikasgelatik kanpo eta auzolanean naturak eskaintzen dituen elementuez osatutako artelana egiten. Horretan dihardute orain bertan Arrasate Institutuko batxilergo artistiko ikasleak Santa Barbara parkean. Artelana prozesuan dago, beraz, eta Amaia Gabilondo proiektuaren gidariak Arrasate Irratian adierazi duenez, artelana 14:00etarako amaituta izatea espero dute: "Natura elementuekin egindakoa da, eta amaitu ostean bertan utziko dugu. Itxura eskasa hartzen duenean jasotzera joango gara". Hortaz, gura duenak artelana ikusgai izango du datozen egunotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak