'80 egunean' filmak Txileko Tarapaca jaialdiko sari nagusia jaso du

Maider Arregi 2011ko urt. 19a, 13:02

Tarapaca nazioarteko zine jaialdiaren hirugarren edizioan, lehen saria eskuratu du '80 egunean' filmak. Jon Garaño da zuzendaria. Aktore nagusiak, berriz,  Mariasu Pagoaga arrasatearra eta Itziar Aizpuru dira. Lau mila ikusleren aurrean aurkeztu zuten filmak, txalo zaparrada jaso zuen jaialdian. Mila dolarreko saria eskuratu du film euskaldunak. Urtarrilaren 13tik 16ra bitartean ospatu da Tarapaca jaialdia Iquequen, Txilen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak